XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozein kasutan ere, goian eskaini dugun adibidea, galdera bati dagokiolarik, asma daitekeen testuinguru bakunenetarikoan datza.

Izan ere, informazio berria/zaharra bereizketa egitea, askotan ez da inola ere erraza, maiz informazio berria elementu bakarrarena ez izatea edo elementu guztiak ezagun izatea gerta baitaiteke.

Areago, elementu guztiak ezagun direnean ere, beraien artean ezarritako harremana izan daiteke berria dena.

Azter dezagun beste testuinguru hau:

(3) Biskositatea fluidoen ezaugarria da.

Beraren kausaz, fluidoek, erresistentzia oposatzen diete ebakidura-tentsioei.

Goiko paragrafo horretan, bi perpaus dugu.

Demagun testuaren hasieran kokaturik dagoela; orduan, lehenengo esaldiaren osagai guztiak izango dira berriak edo hobe esanda, lehen aldiz aipatuak 2 Izan ere, gai horretaz aritua den bati, elementu horiei dagokien mundu errealeko erreferentzia (eta bai perpausaren informazioa ere) ezagun gerta dakioke: testu horren barnean berriak direla esan nahi dugu beraz..

Bigarren perpausean berriz, beraren (biskositatea) eta fluidoek, aurretik aipaturiko zerbaiti egiten diote erreferentzia, lehenengoa baliabide beni batez adierazi bada ere.

Edozein kasutan, informazio berriaren barnean (erresistentzia oposatzen diete ebakidura-tentsioei), lehenengo hurbilketan behintzat, aditzaren aurrean kokaturiko elementuari soilik deritzo galdegai, elementu hori informazio berri osoaren barnean markatuago azaltzen delarik

3 Hemen halabeharrezko deritzogu, Osaren (1989) hitzak errepikatzeari, zentzu batean gure baieztapenaren kontra baitoaz: Beharrezko nuen seinalatzea. halaber, informazio berriaren jabe izate horrek definitzen duela fokua, eta ez posizio sintaktikoak. Beste modu batera esateko, funtzio hori eta posizio hau ez datozela hautsezinezko loturaz. Hala ere, Altuberen legearen erregulazio-indarra deuseztatu gabe. Garbi dago hitz horiek beren testuinguruaren barnean kontsideratu behar direla, eta idatzia izan ohi den eta zehaztasun-mailarik altuena eskatzen duen hizkuntza tekniko/zientifikorako Altuberen legearen erregulazio-indarra behar dugula.

Dena dela, informazio berriaz hitz egiten dugunean, Osaren hitzak errepikatzeko beharrean gaude berriro ere, honetaz, geure eritziz, sakonkien aritu dena baita:

Fokua ez da, beraz, informazio berria, berriena baizik,...

Erlazio pragmatiko berria izango litzateke informazio berri eta berrien hori; ez entitate, ez adierazle berria.

2.2. INFORMAZIO BERRIA ETA GALDEGAIA

Informazio berri/galdegai oposaketa horri dagokionez, hiru egoera desberdin aurki dezakegu 4 Bereizketa hau, aurretik aipatua dugun Osaren Doktorutz tesitik hartua da; euskara zientifiko/teknikoaren arloari doituago diratekeen adibideak geuk hautatuak dira.: